Instagramlarien topaketa – Protagonista zu izango zara
Instagramlarien topaketa egingo da gure denda-estudioan eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
- Erakuts iezaguzue zeinen ederra ikusten duzuen Gipuzkoa, erantsi argazkiari #gipuzkoa_ederra traola eta bidali info@apaldenda.com helbide elektronikora (irudiaren kalitatea 200ppp-koa)
- Argazki berriak edo zaharrak erabili ditzakezue. Izan ere, gure txoko gipuzkoarrekin batera, zuek Instagrameko argazkilariak omentzea da gure helburua, beti begirada zorrotzarekin ibiltzen baitzarete. Soil-soilik argazkia egin behar duzue, beste guztia gure kontu.
- Nahi dituzun adina etiketatu eta bidali ditzazkezu baina erakusketarako pertsonako bat erabiliko dugu.
- Jasotzen ditugunekin erakusketa bat irekiko dugu martxoaren 13an Apal denda-estudioan (Ametzagaña 7, Egia auzoa, Donostia)
- GARRANTZITSUA: argazkiak jasotzeko epemuga, martxoak 8
- GARRANTZITSUENA: partaideen artean Bliss lanpara bat zozkatuko dugu
“Ganibeta” Erakusketa – Arrate Rodríguez
Dena prest daukagu!
Gaur arratsaldeko 20:00etan Arrate Rodriguez-en “Ganibeta” collage erakusketa zabalduko dugu.
Bilduma esperimentazioa eta mundu analogikora bueltatatzeko beharretik dator, egunerokotasun teknologikoa alde batera utziz.
Kolekzioak aldizkariak moztearen jokura bueltatzen gaitu eta horrekin istorioak kontatzera.
Erraiak ikusi daitezken erretratotak edo “kea-ren” seriea non Arratek ukituezina den kea bera manipulatzen duen daude ikusgai.
“Ganibeta” erakusketa 2015-ko Otsailaren 28-arte egongo da gure artean. Denak gonbidatuta zaudete.
ARC aulkia
ARC aulkia, YONOH estudioagatik diseinatuta Inclass fabrikantearentzat
(IF Product design award 2013 saria irabazita)
Mad men
Zinemaldi honetako “barne diseinua zineman” atalari amaiera emateko Mad Men telesailari aipamen bat egin nahi diogu nahiz eta filma bat ez izan. Gure uste apalean adibide gutxi daude garaiari hain egokitzapen fidela egin diotenik. Xehetasun guztiak zainduta daude: altzariak, barne diseinua, janzkera…
Dan Bishop eta Caludete Didul izan dira teleisaleko produkzio diseinu eta dekorazio taldeko arduradunak.
Gurtzen ditugu!
James Radin
James Radin barne diseinatzailea Nancy Meyers zinema zuzendariarekin batera beraien filmen dekoratuei esker lortu dute gutako edonork nahi izatea hondartzako etxe bat, eta Hamptons-etan baldin bada, hobe!
“Somethin gotta a give” filmaren barne diseinuak klasikoak, leunak, eleganteak eta lasaiak dira. “Laxotasun hondartzero” giro bat sortzen dute guztiz egokia protagonistak behar duen babeslekua izateko.
Hauexek dira elkarlanean aritutako beste adibide batzuk antzeko emaitzekin: “The Holiday” eta “It`s complicated”