2016rako 4 NOBEDADE

Nadadora Estudioaren Dortoka-besaulkia, Sancal-entzat.
Ezberdina, freskoa, arriskatua … kalifikatzaile horiek bururatzen zaizkigu Sancal eta bere diseinuak definitzeko.
Sancal Murtziako enpresa da, “pertsonentzako” produktuen aldeko apustua egiten duena. Haiek beraiek horrela definitzen dute euren manifestuan eta guk eskerrak ematen dizkiegu. Ohiz kanpoko diseinuak izaten dira, mugarik gabeak. Milango azken azokan aurkeztu zuten besaulki hau eta aparta iruditzen zaigu gure “top 4” sailkapenaren lehen postuan egoteko.

Metal eta egurrezko lanpara, Ineslam-en “metallic” bildumakoa.
Ineslamek 50 urte baino gehiago darama Katalunian lanparak diseinatu eta fabrikatzen.
Artisau-lana eta teknologia berriak uztartzeko moduak diseinu diskretu, dotore, soil eta egungoak eskaintzen ditu. Azken bilduman jasotako lanpara honek adjektibo horiek guztiak biltzen ditu; arrakasta handia iragartzen diogu.

Sui mahaia. Carlos Tiscarren diseinua Inclass-entzat.
Diseinu erabat purua duten mahaien bilduma da Sui, neurri eta akabera ezberdin ugari eskaintzen dituena. Erabilera aniztasuna du xede, espazio publiko zein pribatuetarako balio duena.
Ezin zen gure hautaketatik kanpo geratu.

Unnia aulkia. Simon Pengellyren diseinua, Inclass-entzat.
Unnia aulki bilduma kontzeptu bakarrean oinarrituta diseinatu da, kolore eta akabera ezberdinetan. Eserleku, atzealde eta egituraren koloreen artean konbinazio ugari egin daitezke. Eta espazio, kontzeptu zein dekorazio estilo guztietan erabil daiteke.