Hotza eta berotik isolatzea

Hotza heldu da! Baina beroa datorrenerako ere balio du. Etxebizitzen isolamendua eraikuntza-prozesutik bertatik kontuan hartzea izango litzateke idealena, baina badakigu kasu askotan ez dela horrela. Gure bezero baten etxebizitzak hegoaldera orientatuta dauka etxea, eta azken udan jasandako beroaren arazoa planteatu zigun. Era berean, azken urteetan ordaindu behar dituen berogailu-fakturez ere hitz egin zigun. Konponbide ekonomiko eta azkarra proposatu zaio: gela horren horma isolatzea (ematen du hori dela arazotsuena) Pladur trasdosatu batekin eta barruko islatzaile termikoarekin. Labur esanda: Isolamendu termo-akustikorako sistema bat jartzen da: aluminio xafla bat, espuma geruza bat eta burbuila geruza baten arteko sandwich baten barruan.  Isolamendu handiagoa emateko, lana minerala gehitu da Pladurraren azken akaberako profilen artean. Kasu […]

Irakurri gehiago

Mobles 114-ren Tria Sistema

Beti izan gara Mobles 114-ren Tria sistemaren jarraitzaileak. J.M. Tremoleda eta J. M. Massanak 1978an diseinatu zutenetik, beti egon da indarrean. Inoiz hiltzen ez den klasiko horietako bat da. Etxeko edozein gelatan, baita komun, bulego eta jantzigeletan ere… funtzio anitzekoa da, benetan. (argazkiak M.114) Orain nobedade teknikoak dakartza, eta, batez ere, akabera berri bat: Beltza.  Jendeak eskatuko zuen? Ez dakigu, baina pozgarria da, benetan. Asko gustatu zaigu ekarpen hau, konposizioei ukitu atenporal bat emango baitie. Ausarta eta berezia koloreekin, hala nola horia, gorria edo berdea. Hemendik aurrera asko gustatuko zaizun lasaitasun klasiko bat emango du. Gu, behintzat, liluratuta geratu gara. (Apal Estudiok egindako instalazioen argazkiak)

Irakurri gehiago

Gomendioa: “Charlotte Perriand-en mundu berria” izeneko erakusketa (Louis Vuitton Fundazioa. Paris)

Otsailaren 24ra arte Charlotte Perriand arkitektoari buruzko erakusketa bat bisitatu daiteke Parisko Louis Vuitton Fundazioan. Charlotte Perriand (1903-1999) emakume askea izan zen, modernitatearen aitzindaria, XX. Mendeko diseinuaren mundura argia ekarri zuen pertsonetako bat. Bizitzeko modu berri bat, bizitzeko arte bat definitzen lagundu zuen. Zendu zenetik 20 urte bete direla eta, Fundazioak arkitekto eta sortzaile bikain hura omendu nahi izan du; horretarako, artea, arkitektura eta diseinuaren arteko konexioak lantzen dituen erakusketa bat antolatu dute. Erakusketa honetan bere lana ezagutarazi nahi da. Izan ere, bere lanaren bidez emakumearen eta naturak gure gizarteak daukan lekuaren inguruko eztabaidak ireki ziren. Erakusketa honek modernitatean murgiltzeko aukera emango dio bisitariari, eta hautatutako lanen berreraikuntza fidelen bidez, […]

Irakurri gehiago

Obrarik gabeko sukaldea?

Obrarik gabe guztiz ez, baina ia ia lortu dugu. Bezero zahar batek egindako enkargua izan da eta ahalik eta azkarren bukatzea eskatu zigun. Buru belarri ekin genion lanari eta erabat egindako esku-hartzea iturgintza eta elektrizitatearena izan da, osorik aldatu baitziren. Beste guztia sukaldeko altzariak, panelak, papera eta margoarekin estali da. Emaitza ikusten ari zaretena da, 12 lan egunetan burutu zen lana (bi aste eta erdi). Distribuzioa ez zen apenas ukitu eta lana egiteko eta gauzak gordetzeko tokiak hobetu ditugu. Ikusi proiektua  

Irakurri gehiago