Azken urteetan burututako proiektuak
ezagutu ditzakezu.
Hotza heldu da! Baina beroa datorrenerako ere balio du. Etxebizitzen isolamendua eraikuntza-prozesutik bertatik kontuan hartzea izango litzateke idealena, baina badakigu kasu askotan ez dela horrela. Gure bezero baten etxebizitzak hegoaldera orientatuta dauka etxea, eta azken udan jasandako beroaren arazoa planteatu zigun. Era berean, azken urteetan ordaindu behar dituen berogailu-fakturez ere hitz egin zigun. Konponbide ekonomiko eta azkarra proposatu zaio: gela horren horma isolatzea (ematen du hori dela arazotsuena) Pladur trasdosatu batekin eta barruko islatzaile termikoarekin. Labur esanda: Isolamendu termo-akustikorako sistema bat jartzen da: aluminio xafla bat, espuma geruza bat eta burbuila geruza baten arteko sandwich baten barruan. Isolamendu handiagoa emateko, lana minerala gehitu da Pladurraren azken akaberako profilen artean. Kasu […]
Aldez aurreko hitzorduarekin artatuko da
943 320 400