Denda

Apal. Interiorismoko estudioa gara, baina dendarako txokoa ere badugu.  Dendari “topagunea” deitzea gustatzen zaigu. 

2013tik, Donostiako Egia auzoko Ametzagaña 7an gaude.  Kontu handiz aukeratutako produktuak ditugu, zure behar guztietan erantzun ahal izateko sorta ekonomiko zabala jasotzen dutenak. 

Partikularra edo dekorazio arloko profesionala bazara, era guztietako materialak jarriko ditugu zuretzat eskuragarri: zeramikak, azulejuak, pintatutako paperak eta oihala, sukaldeak, neurrira egindako armairuak eta komunak, etxerako edo bulegorako altzariak eta argiztapena. Etorkizuneko proiektu guztiak osatzeko baliagarriak izango dira.

Gainera, artista bazara edo zerbait interesgarria adierazi nahi baduzu, gure espazioa hori zabaltzeko baliagarria izan daiteke. Urte hauetan guztietan, pinturako eta argazkigintzako erakusketak, liburu-aurkezpenak, mahai-inguruak, ilustrazioa, musika eta abarrak izan ditugu. Hasiera-hasieratik egin genuen eguneroko errutina albo batera utzi eta beste era bateko esperientziak eskainiko lizkigukeen “topagune” bihurtzearen aldeko apustua.

Zuen zain gaude.