Hotza eta berotik isolatzea

Hotza heldu da! Baina beroa datorrenerako ere balio du.

Etxebizitzen isolamendua eraikuntza-prozesutik bertatik kontuan hartzea izango litzateke idealena, baina badakigu kasu askotan ez dela horrela.

Gure bezero baten etxebizitzak hegoaldera orientatuta dauka etxea, eta azken udan jasandako beroaren arazoa planteatu zigun. Era berean, azken urteetan ordaindu behar dituen berogailu-fakturez ere hitz egin zigun.

Konponbide ekonomiko eta azkarra proposatu zaio: gela horren horma isolatzea (ematen du hori dela arazotsuena) Pladur trasdosatu batekin eta barruko islatzaile termikoarekin.

Labur esanda: Isolamendu termo-akustikorako sistema bat jartzen da: aluminio xafla bat, espuma geruza bat eta burbuila geruza baten arteko sandwich baten barruan.  Isolamendu handiagoa emateko, lana minerala gehitu da Pladurraren azken akaberako profilen artean.

Kasu honetan, prest dago pintatzeko, 5 ordu baino gutxiagoan.

Konponbide hori oso egokia da iparraldeko orientazioa duten etxebizitzetarako, izan ere, ematen du hotza eta hezetasuna barruraino sartzen zaizkigula etxean, Donostian hain ohikoak diren egun euritsu eta haizetsu horietan. Noski, atiko itogarrietarako ere pentsatuta dago, “nire etxea labe bat da” entzuten baitiegu esaten jabeei.

Aipatu behar da isolatzaile horiek auzokoen zaratak edota kanpokoak (fabrikak, errepideak, trenak eta abar) arintzeko balio dutela.

Zure arazoa konpontzeko baliagarria izan daitekeela uste baduzu, ez egin zalantzarik eta kontsultatu gurekin.

 

 

Mobles 114-ren Tria Sistema

Beti izan gara Mobles 114-ren Tria sistemaren jarraitzaileak.
J.M. Tremoleda eta J. M. Massanak 1978an diseinatu zutenetik, beti egon da indarrean. Inoiz hiltzen ez den klasiko horietako bat da. Etxeko edozein gelatan, baita komun, bulego eta jantzigeletan ere… funtzio anitzekoa da, benetan.

(argazkiak M.114)

Orain nobedade teknikoak dakartza, eta, batez ere, akabera berri bat: Beltza.  Jendeak eskatuko zuen? Ez dakigu, baina pozgarria da, benetan. Asko gustatu zaigu ekarpen hau, konposizioei ukitu atenporal bat emango baitie. Ausarta eta berezia koloreekin, hala nola horia, gorria edo berdea. Hemendik aurrera asko gustatuko zaizun lasaitasun klasiko bat emango du. Gu, behintzat, liluratuta geratu gara.

(Apal Estudiok egindako instalazioen argazkiak)

Gomendioa: “Charlotte Perriand-en mundu berria” izeneko erakusketa (Louis Vuitton Fundazioa. Paris)

Otsailaren 24ra arte Charlotte Perriand arkitektoari buruzko erakusketa bat bisitatu daiteke Parisko Louis Vuitton Fundazioan.

Charlotte Perriand (1903-1999) emakume askea izan zen, modernitatearen aitzindaria, XX. Mendeko diseinuaren mundura argia ekarri zuen pertsonetako bat. Bizitzeko modu berri bat, bizitzeko arte bat definitzen lagundu zuen.

Zendu zenetik 20 urte bete direla eta, Fundazioak arkitekto eta sortzaile bikain hura omendu nahi izan du; horretarako, artea, arkitektura eta diseinuaren arteko konexioak lantzen dituen erakusketa bat antolatu dute.

Erakusketa honetan bere lana ezagutarazi nahi da. Izan ere, bere lanaren bidez emakumearen eta naturak gure gizarteak daukan lekuaren inguruko eztabaidak ireki ziren.

Erakusketa honek modernitatean murgiltzeko aukera emango dio bisitariari, eta hautatutako lanen berreraikuntza fidelen bidez, artearen sintesi bat ikusaraziko da.  Artea erakusketa honen zati garrantzitsua da. Gizartean duen egitekoari buruz pentsarazten digu: Atsegina lortzeko bidea izan daiteke, baita gizartea eraldatzeko tresna ere.

(erakusketaren inguruko liburuxkatik itzulia)

Kulturen elkarrizketa. (Japonia)

Japoniako gobernuaren gonbidapena jaso du, arte industrialaren arloan kontseilari izateko.

Han deskubrituko du tatamietan, mahairik, aulkirik eta oherik gabe bizi den jendearen eguneroko bizimodua.  Bertako kulturaz, errituez eta formez maiteminduko da.  Ikastetxe eta produkzio zentroetan hitzaldiak emango ditu.

1941ean, Tokion eta Osakan, bere ikerketa eta proposamenen inguruko sintesi bat egingo du, erakusketa baten bidez: “Japoniako etxebizitzaren ekipamenduan egindako ekarpenak. Hautaketa, tradizioa, sorkuntza”.   Bertako ekoizle eta artisauen laguntzaz, bere diseinuen egokitzapena aurkeztu zuen (batez bere, altzariak). Bertako materialen ezaugarri teknikoak baliatu zituen.

Natura.  Les Arcs 1967-1989

“Mendia biziki maite dut. Maite dut, beharrezko dudalako.  Beti izan da nire oreka psikiko eta moralaren barometroa”

Savoiakoa da jatorriz. 1925etik alpinismoa eta eskia praktikatu zituen.  30eko bere proiektuetako asko pasio honetatik sortu ziren.

1960tik aurrera, turismoari buruzko hausnarketetan parte hartu zuen eta Savoiako Les Arcs kirol estazioa eraikitzeko arkitektura lana sortu eta diseinatzeko eskatu zioten, 30.000 ohe sartzeko edukiera zuen proiektua.

Obrarik gabeko sukaldea?

Obrarik gabe guztiz ez, baina ia ia lortu dugu.

Bezero zahar batek egindako enkargua izan da eta ahalik eta azkarren bukatzea eskatu zigun.

Buru belarri ekin genion lanari eta erabat egindako esku-hartzea iturgintza eta elektrizitatearena izan da, osorik aldatu baitziren.

Beste guztia sukaldeko altzariak, panelak, papera eta margoarekin estali da.

Emaitza ikusten ari zaretena da, 12 lan egunetan burutu zen lana (bi aste eta erdi). Distribuzioa ez zen apenas ukitu eta lana egiteko eta gauzak gordetzeko tokiak hobetu ditugu.

Ikusi proiektua

 

Valentziatik paseoan 2 – Tren geltokia

Bereziki aipatu nahi dugu Renferen geltokia, 1917an inauguratua eta Demetrio Ribes arkitektoak eraikia. (“Interes Kulturaleko Ondasuna” da 1983tik).

Instagram FacebookPinterest
info@apal.eus · 943 320 400 · Ametzagaña 7, 20012 Donostia [Mapa]