Merezi du Valentziatik paseo bat ematea; ez soilik arkitektura arloan hain adierazgarriak diren eraikinengatik; etxebizitza eraikinetako garajeen ate, leiho edo fatxadetako elementuak ere arretaz ikusteko modukoak dira. Arkitektura eta zaharberritze lanak oso zainduta daude, eta horrek izaera berezia ematen dio hiriari.
Ez dugu askorik ikusteko astirik izan, azokak eta bisitak denbora asko kentzen baitute, baina XX mendearen hasieran eraikitako zabalguneko gune modernistan zehar lasai ibiltzea aukera ona da.