Azkenean!

ABIERTO1-624x312

 

Azkenean. Eromen hutsa izan dira azken hilabeteak (erabaki asko, paper-kontu gehiegi…), baina iritsi da gure estudioa irekitzeko garaia. Hasiberriek izan ohi duten irrikarekin gabiltza, baina baita zerbait berria abiatzearen bertigoarekin ere. Zer egingo diogu ba…

 

Gure denda-showroom honetan altzariak egongo dira eta estudioa, berriz, ideien sorlekua izango da. Gure “ganbarak” proiektuz beteta daude eta apurka-apurka egia bihurtuko dira. Egia auzoan egonda, zer gutxiago! Lasai, jarriko zaituztegu-eta jakinaren gainean.

 

Ez uste hemen luxu eskuraezinik topatuko duzuenik, gure lehengaia oinarrizkoa baita, eskuragarria eta batez ere funtzionala. Irizpidearekin uztartuko ditugu elementuak; geure irizpidearekin, jakina. Barne diseinuaren askotariko alderdiak landuz hornitu dugu irizpide hori eta geure begirada dugu bizitzari begiratzeko: koloretsu baina zaratarik gabe, lasai baina alai, ukitu tradizionalarekin baina espiritu modernoz josita. Etorri lasai, ez zara damutuko eta!

 

Gure ordutegia honakoa da: goizez 10:00-13:00 eta arratsaldez 15:00-18:00.

Donostiako Egia auzoan gaude, Ametzagaina kaleko 7 zenbakian. Ongi etorri.