Hotza eta berotik isolatzea

Hotza heldu da! Baina beroa datorrenerako ere balio du.

Etxebizitzen isolamendua eraikuntza-prozesutik bertatik kontuan hartzea izango litzateke idealena, baina badakigu kasu askotan ez dela horrela.

Gure bezero baten etxebizitzak hegoaldera orientatuta dauka etxea, eta azken udan jasandako beroaren arazoa planteatu zigun. Era berean, azken urteetan ordaindu behar dituen berogailu-fakturez ere hitz egin zigun.

Konponbide ekonomiko eta azkarra proposatu zaio: gela horren horma isolatzea (ematen du hori dela arazotsuena) Pladur trasdosatu batekin eta barruko islatzaile termikoarekin.

Labur esanda: Isolamendu termo-akustikorako sistema bat jartzen da: aluminio xafla bat, espuma geruza bat eta burbuila geruza baten arteko sandwich baten barruan.  Isolamendu handiagoa emateko, lana minerala gehitu da Pladurraren azken akaberako profilen artean.

Kasu honetan, prest dago pintatzeko, 5 ordu baino gutxiagoan.

Konponbide hori oso egokia da iparraldeko orientazioa duten etxebizitzetarako, izan ere, ematen du hotza eta hezetasuna barruraino sartzen zaizkigula etxean, Donostian hain ohikoak diren egun euritsu eta haizetsu horietan. Noski, atiko itogarrietarako ere pentsatuta dago, “nire etxea labe bat da” entzuten baitiegu esaten jabeei.

Aipatu behar da isolatzaile horiek auzokoen zaratak edota kanpokoak (fabrikak, errepideak, trenak eta abar) arintzeko balio dutela.

Zure arazoa konpontzeko baliagarria izan daitekeela uste baduzu, ez egin zalantzarik eta kontsultatu gurekin.

 

 

Gomendioa: “Charlotte Perriand-en mundu berria” izeneko erakusketa (Louis Vuitton Fundazioa. Paris)

Otsailaren 24ra arte Charlotte Perriand arkitektoari buruzko erakusketa bat bisitatu daiteke Parisko Louis Vuitton Fundazioan.

Charlotte Perriand (1903-1999) emakume askea izan zen, modernitatearen aitzindaria, XX. Mendeko diseinuaren mundura argia ekarri zuen pertsonetako bat. Bizitzeko modu berri bat, bizitzeko arte bat definitzen lagundu zuen.

Zendu zenetik 20 urte bete direla eta, Fundazioak arkitekto eta sortzaile bikain hura omendu nahi izan du; horretarako, artea, arkitektura eta diseinuaren arteko konexioak lantzen dituen erakusketa bat antolatu dute.

Erakusketa honetan bere lana ezagutarazi nahi da. Izan ere, bere lanaren bidez emakumearen eta naturak gure gizarteak daukan lekuaren inguruko eztabaidak ireki ziren.

Erakusketa honek modernitatean murgiltzeko aukera emango dio bisitariari, eta hautatutako lanen berreraikuntza fidelen bidez, artearen sintesi bat ikusaraziko da.  Artea erakusketa honen zati garrantzitsua da. Gizartean duen egitekoari buruz pentsarazten digu: Atsegina lortzeko bidea izan daiteke, baita gizartea eraldatzeko tresna ere.

(erakusketaren inguruko liburuxkatik itzulia)

Kulturen elkarrizketa. (Japonia)

Japoniako gobernuaren gonbidapena jaso du, arte industrialaren arloan kontseilari izateko.

Han deskubrituko du tatamietan, mahairik, aulkirik eta oherik gabe bizi den jendearen eguneroko bizimodua.  Bertako kulturaz, errituez eta formez maiteminduko da.  Ikastetxe eta produkzio zentroetan hitzaldiak emango ditu.

1941ean, Tokion eta Osakan, bere ikerketa eta proposamenen inguruko sintesi bat egingo du, erakusketa baten bidez: “Japoniako etxebizitzaren ekipamenduan egindako ekarpenak. Hautaketa, tradizioa, sorkuntza”.   Bertako ekoizle eta artisauen laguntzaz, bere diseinuen egokitzapena aurkeztu zuen (batez bere, altzariak). Bertako materialen ezaugarri teknikoak baliatu zituen.

Natura.  Les Arcs 1967-1989

“Mendia biziki maite dut. Maite dut, beharrezko dudalako.  Beti izan da nire oreka psikiko eta moralaren barometroa”

Savoiakoa da jatorriz. 1925etik alpinismoa eta eskia praktikatu zituen.  30eko bere proiektuetako asko pasio honetatik sortu ziren.

1960tik aurrera, turismoari buruzko hausnarketetan parte hartu zuen eta Savoiako Les Arcs kirol estazioa eraikitzeko arkitektura lana sortu eta diseinatzeko eskatu zioten, 30.000 ohe sartzeko edukiera zuen proiektua.

Obrarik gabeko sukaldea?

Obrarik gabe guztiz ez, baina ia ia lortu dugu.

Bezero zahar batek egindako enkargua izan da eta ahalik eta azkarren bukatzea eskatu zigun.

Buru belarri ekin genion lanari eta erabat egindako esku-hartzea iturgintza eta elektrizitatearena izan da, osorik aldatu baitziren.

Beste guztia sukaldeko altzariak, panelak, papera eta margoarekin estali da.

Emaitza ikusten ari zaretena da, 12 lan egunetan burutu zen lana (bi aste eta erdi). Distribuzioa ez zen apenas ukitu eta lana egiteko eta gauzak gordetzeko tokiak hobetu ditugu.

Ikusi proiektua

 

2016rako 4 NOBEDADE

Nadadora Estudioaren Dortoka-besaulkia, Sancal-entzat.
Ezberdina, freskoa, arriskatua … kalifikatzaile horiek bururatzen zaizkigu Sancal eta bere diseinuak definitzeko.
Sancal Murtziako enpresa da, “pertsonentzako” produktuen aldeko apustua egiten duena. Haiek beraiek horrela definitzen dute euren manifestuan eta guk eskerrak ematen dizkiegu. Ohiz kanpoko diseinuak izaten dira, mugarik gabeak. Milango azken azokan aurkeztu zuten besaulki hau eta aparta iruditzen zaigu gure “top 4” sailkapenaren lehen postuan egoteko.

Metal eta egurrezko lanpara, Ineslam-en “metallic” bildumakoa.
Ineslamek 50 urte baino gehiago darama Katalunian lanparak diseinatu eta fabrikatzen.
Artisau-lana eta teknologia berriak uztartzeko moduak diseinu diskretu, dotore, soil eta egungoak eskaintzen ditu. Azken bilduman jasotako lanpara honek adjektibo horiek guztiak biltzen ditu; arrakasta handia iragartzen diogu.

Sui mahaia. Carlos Tiscarren diseinua Inclass-entzat.
Diseinu erabat purua duten mahaien bilduma da Sui, neurri eta akabera ezberdin ugari eskaintzen dituena. Erabilera aniztasuna du xede, espazio publiko zein pribatuetarako balio duena.
Ezin zen gure hautaketatik kanpo geratu.

Unnia aulkia. Simon Pengellyren diseinua, Inclass-entzat.
Unnia aulki bilduma kontzeptu bakarrean oinarrituta diseinatu da, kolore eta akabera ezberdinetan. Eserleku, atzealde eta egituraren koloreen artean konbinazio ugari egin daitezke. Eta espazio, kontzeptu zein dekorazio estilo guztietan erabil daiteke.

Egindako azken erabateko proiektua aurkezten dizuegu

Bezeroak eskatutako beharrak lurra, sukalde eta komunaren berritze lanak dira.

Bi hilabete iraungo duen berritze lanetan orain arte dagoen lurra aldatu beharra daukagu, oso ondatuta baitago. Komunean dagoen aberia konpondu behar dugu, horretarako hoditeria aldatuko da bainuontzia dutxagatik aldatzerako garaian. Eta azkenik funtzionala ez den sukaldearen aldaketari ekin behar diogu, lortzeko 8-10 lagunentzako jangela bat lagunenarteko eta familiarteko bilerentzako.

Sukaldea:

Helburua lortzeko lehenik distribuzioa aldatu behar da orainarteko sarbide atea itxiz eta pasilloarekin komunikazioa lortzeko pareta bat botata. Sarreratik espazio handia irabazi da, espazio txiki bat toki funtzionala eta zabala lortuz.

cocina

Lurrean erabilitako materialak buztin koloreko azulejo esmaltatuta da, 12,5×25 zentimetrotakoa, eta pareta batean sabaian bezala koadrodun papera jarri da, zabaltasuna eta ordena lortzeko.

DSC_4060

Komuna:

Txuri-beltzeko diseinu bat landu da 6×24 zentimetrotako azulejoarekin. Marrazki ausarta hau doitzeko lurrerako beige koloreko lurra aukeratu da. Aukeratutako komun elementuak esmaltatutako zeramikakoak dira.

DSC_4075

Lurra:

Ondatutako moketa kendu da eta galburu formako parketa jarri da. Honekin material naturala bezain ekonomikoa jartzea lortu dugu.

DSC_4082

Laburbilduz:

Helburua betetzea lortu dug. Material ekonomiko eta funtzionalak erabili dira, garbitzeko errazak direnak baina muzin egin gabe balio estetiko bateri espazio atenporal eta egungoak lortzeko.

Instagram FacebookPinterest
info@apal.eus · 943 320 400 · Ametzagaña 7, 20012 Donostia [Mapa]