Ikasi eta lan, etxean bertan

Lan intelektuala daukan edozein pertsonak lekua behar du kontzentratzeko eta, askotan, gune hori norbere etxean aurkitzea izaten da lanik zailena. Eskulanekin hasiberria den umea, ikasketetan buru-belarri ari den gaztetxo edo unibertsitaria, edo etxetik hainbat kontu bideratu nahi dituen pertsona heldua: lana etxetik egiten duelako, ordenagailutik argazkiak jaistearen gozamen hutsagatik, sare sozialetan murgiltzearren… Familiakide guztiek behar dute bakean aritzeko tokia, ikasteko edo lanerako erabiliko duten gune egokia.

 

Toki horrek modu garbian antolatutakoa izan behar du, ondo argiztatua eta erosoa. Horrez gain, lanerako guneak kokalekua eman beharko die beharrezko diren trepeta guztiei eta, ziurrenik, idazteko, marrazteko edo lasai irakurtzeko erabiliko den espazio libreago bat ere eskatuko du.

 

Apal estudioaren lehenbiziko urte honetan, zalantzarik gabe, horixe izan da bezeroek mahai gainean jarri diguten arazorik handiena: etxean lan egiteko toki egokia sortzea. Hainbat arrazoi egon dira eskaeren atzean: familia handitzea, aurretik zegoen tokia hobetzea, banaketa berria egitea,… Baina beti irtenbide zaila zuen arazo moduan aurkeztu izan da. Hain zuzen ere horrexegatik, Apalek ikasteko eta lanerako diseinatu dituen txoko guztiak gogo biziz jaso direla ikustea oso pozgarria izan da guretzat.

 

Cuartos_estudio_9_fotos