Erakusketa: Agurne Arrieta

Donostian jaio zen 1964 urtean. Txikitan, ahal zuen guztietan, arkatza hartzen zuen marrazteko eta margotzeko, eta bere lehen sariak oso gazterik irabazi zituen. Dekoratzaile ikasketak zirela-eta kanpora joan zen bizitzera, baina pinturarekiko pasioa beti izan du bidaia-lagun, zaletasun gisa gehiago bizibide moduan baino. Figurazioa eta abstrakzioaren artean mugitzen da, eta nabarmentzekoa da estilo eta teknika desberdinak ezagutu izana: olioa, akrilikoa, collagea, azetatoak… Ez da nekatu mugimendua, argia eta bere-berea duen estiloa bilatzeko bide horretan, eta hainbat lehiaketa eta erakusketa kolektibotan ere hartu du parte. Donostian jarri duen lehen erakusketa honetan, bere azkeneko lanen bilduma aurki dezakegu, denak paregabeak eta kolorez betetakoak.

 

los-cuadros-4-624x465

 

Cartel-Agurne-724x1024