Casa Decor 2014 (Madril)

Madrileko Barquillo kalean kokatutako Arkitektoen Elkargoan ekainaren 22ra arte ateak zabalik izango dituen 2014ko Casa Decor-etik bueltaxka bat eman dugu.

 

Ez dakienarentzat, Casa Decor ekimenak urtero erabilerarik ez duten eraikin esanguratsuak “okupatzen” ditu eta barne diseinua lantzen duten estudioei eskaintzen die erakusleiho bezala, bakoitzak dekorazioa egiteko daukaten modua erakuts dezan.

 

casadecor_2

 

Aurten azpimarratu digute minimalismoak lekua utzi diela koloreei, testurei eta materialei. “Ezinezko maletak” estiloan sortutako kolore konbinazio bitxiek, tindatutako sabaiek eta tapizgintzan erabiltzen diren oihalek ikustarazi dizkigute gortina, kuxin eta osagarrietan datozen joera berriak.

 

Bestalde, bere horretan protagonismoa lortzen duten altzariak  ere ikusi ditugu, erabiltzaileari plazer bisuala eman nahi dioten eskulturak lez, baina gehienetan, asko landutako barne diseinuaren txapela izanik.

 

Casa Decor elitista xamarra izan ohi da, eta txanda honetan ez da desberdina izan. Marka zehatz batzuen diseinuei lotuta, ordainketa potoloak egiteko prest dauden goi mailako publiko bati zuzenduta dago. Baina hortik harago begiratuz gero, eta kontzeptuetan edo materialen erabileran erreparatuz gero, muzin egin ezin diezaiokegun erakusketa bat da.

 

casadecor_1

 

Honatx aurtengo gune atseginenak:

 

Hisbalit “Modulor” gunea. Le Corbusier-i omenaldia eginez, bere ikonoetako bat mosaiko bihurtu dute, pieza borobilekin (gure fatxadaren antzera).

 

Delounder gunea, beti bezala sukaldeen diseinu munduan maisu-maistrak direla erautsi dute euren sukalde, jangela eta biltegi klimatizatuekin.

 

Alfons Tost-en “Despertar” gunea, 50eko estetikan murgildu da, eta gortinen estanpatuekin omenaldia egin die Eamestarrei.

 

para_blog_600