“Maite dut” kanpotik barrura eta barrutik kanpora doan bidaia da. Norbere buruaren kontzientzia hartzea mundua maitatu ahal izateko.
“Maite dut” 16 irudi independenteez osatutako poema ilustratua da. Poema bera lau bertsorekin osatua dago, eta bertso bakoitzari lau irudi dagozkio. Poesia ilustratua 4 x 4.
“…Obra honi lotutako erakusketa osatzeko ideia sortu zen. Interesgarria iruditu zitzaigun irudiak material berri bat erabiliz erreproduzitzea: oihala.
Nire amari esker, Mantto Oronoz Badiola, erabilera ezberdineko 16 erreprodukzio sortu ditugu oihalean.
Zoragarria izan da nire amarekin lan egitea, emateko asko duen emakume argi eta sortzailea da….”
Maite dut APAL dendan erakusketa
Ekainaren 27tik irailaren 21era. Inaugurazioa: 27an 18:30ean
Ordutegia: 10.30-13.00 / 15.00-18.00