Lokal hauek, hasieran erosle eta saltzaileen arteko hartu-eman komertzialen lekuko izan zirenak, denborarekin arkitektura, barne diseinu eta diseinu ikono bilakatu ziren, sortzaileek produktuari balio erantsi bat eman nahi izan ziotelako. Ez zuten soilik adierazten produktuak eskaintzen zuen funtzionalidadea eta teknologia, baizik eta edertasuna eta kultura bere horretan gehitzen zuten. Produktu hauek, idazmakinak eta kalkulagailuak, 50 edo 60. hamarkadan puri-purian zegoen teknologia zenez, showroom bakoitza garaiko arkitekto, barne diseinari edo disenatzaile ospetsuenengatik eginak izan ziren. Adibidez Parisekoa Gae Aulenti edo Franco Albinik egin zuten, Nueva Yorkekoa Bosgarren Ibilbidean kokatutakoa B.B.P.R Estudioagatik egina izan zen, eta dendarik esanguratsuena Beneziako San Marko plazakoa Carlo Scarpagatik.
Berrikuntza eta diseinu uztarketa bat izan zen iragarki kanpainekin lagunduta, gaur egun ere diseinu grafikoan erabilitako baliabideak direnak. Egoera bakoitzerako egindako altzariekin osatutako lanak dira, eskailera ausartekin, balio artistiko askoko horma-irudi, eskultura eta abangoardiako diseinuekin, baina beti elegantzia aratza, soila bilatuz eta ordurarte ikusita zegoenarekiko desberdina.
Olivetti (París – Gae Aulenti)
Olivetti (París – Franco Albini)
Olivetti (New York – Studio B.B.P.R)
Olivetti (Venice – Carlo Scarpa)