Barea, aratza, garbia, armoniatsua, hauexek dira Luis Barraganen arkitektura deskribatzen duten hitzak, baina hauen guztien gainetik, ura, argia eta kolorea dira gehien erabiltzen direnak bere guneen eta eraikinen ikuspegia deskribatzeko.
“Kolorea arkitekturaren osagarri bat da, espazio bat zabadu edo txikitzeko balio du. Erabilgarria da ere leku batek behar duen xarma emateko. Kolorea erabiltzen dut, baina diseinatzeko orduan ez dut kontuan izaten. Orokorrean espazio bat eraikita dagoenean zehazten dut. Orduan behin eta berriz izaten naiz tokian eguneko ordu desberdinetan eta kolorea irudikatzen hasten naiz, kolore harrigarri eta zoroenetarikoak. Margo liburuetara bueltatzen naiz, surrealisten lanetara, zehazki De Chirico, Balthos, Magrite, Delvaux eta Chucho Reyes-ena. Orrialdeak berpasatzen ditut, irudiak eta margoak begiratzen ditut eta bapatean identifikatzen dut imajinatua nuen koloreren bat eta orduantxe hautatzen dut”.