Hotza heldu da! Baina beroa datorrenerako ere balio du.
Etxebizitzen isolamendua eraikuntza-prozesutik bertatik kontuan hartzea izango litzateke idealena, baina badakigu kasu askotan ez dela horrela.
Gure bezero baten etxebizitzak hegoaldera orientatuta dauka etxea, eta azken udan jasandako beroaren arazoa planteatu zigun. Era berean, azken urteetan ordaindu behar dituen berogailu-fakturez ere hitz egin zigun.
Konponbide ekonomiko eta azkarra proposatu zaio: gela horren horma isolatzea (ematen du hori dela arazotsuena) Pladur trasdosatu batekin eta barruko islatzaile termikoarekin.
Labur esanda: Isolamendu termo-akustikorako sistema bat jartzen da: aluminio xafla bat, espuma geruza bat eta burbuila geruza baten arteko sandwich baten barruan. Isolamendu handiagoa emateko, lana minerala gehitu da Pladurraren azken akaberako profilen artean.
Kasu honetan, prest dago pintatzeko, 5 ordu baino gutxiagoan.
Konponbide hori oso egokia da iparraldeko orientazioa duten etxebizitzetarako, izan ere, ematen du hotza eta hezetasuna barruraino sartzen zaizkigula etxean, Donostian hain ohikoak diren egun euritsu eta haizetsu horietan. Noski, atiko itogarrietarako ere pentsatuta dago, “nire etxea labe bat da” entzuten baitiegu esaten jabeei.
Aipatu behar da isolatzaile horiek auzokoen zaratak edota kanpokoak (fabrikak, errepideak, trenak eta abar) arintzeko balio dutela.
Zure arazoa konpontzeko baliagarria izan daitekeela uste baduzu, ez egin zalantzarik eta kontsultatu gurekin.