Mad men
Zinemaldi honetako “barne diseinua zineman” atalari amaiera emateko Mad Men telesailari aipamen bat egin nahi diogu nahiz eta filma bat ez izan. Gure uste apalean adibide gutxi daude garaiari hain egokitzapen fidela egin diotenik. Xehetasun guztiak zainduta daude: altzariak, barne diseinua, janzkera…
Dan Bishop eta Caludete Didul izan dira teleisaleko produkzio diseinu eta dekorazio taldeko arduradunak.
Gurtzen ditugu!
James Radin
James Radin barne diseinatzailea Nancy Meyers zinema zuzendariarekin batera beraien filmen dekoratuei esker lortu dute gutako edonork nahi izatea hondartzako etxe bat, eta Hamptons-etan baldin bada, hobe!
“Somethin gotta a give” filmaren barne diseinuak klasikoak, leunak, eleganteak eta lasaiak dira. “Laxotasun hondartzero” giro bat sortzen dute guztiz egokia protagonistak behar duen babeslekua izateko.
Hauexek dira elkarlanean aritutako beste adibide batzuk antzeko emaitzekin: “The Holiday” eta “It`s complicated”
Almodovar
Estilo bat sortu du. Bere pelikulek aurrera egiten duten einean gizartean oinarritutako eskemak apurtzen ditu zentzua mantentzeko zilbor este bat erabiliz. Kolore gogorrak, planoak…gorri darmatikoak, urdinak, horiak. Pop eta kitsch estiloen uztarketa primeran doakie pertsonaien anzkerei eta beraien nortasuna borobiltzeko balio izaten du.
Antxon Gómez (Gasteiz 1952) zuzendaritza artistikoan bere alboan gehien lan egin duenetako bat izan da da azkenaldian, horri esker ezaguna da nazioartean.
Bere ibilbidearen baitan elkarlanean egindako honako film hauek daude: “todo sobre mi madre”, “hable con ellea”, “la mala educación”, “la piel que habito”, “los amantes pasajeros” edo “los abrazos rotos”.
Federico Babina
Arkitekto italiar honek bere ilustrazioen bidez estetika “naif” batekin berak duen arkitekturaren munduko ikuspegia erakusten digu.
Gaurtik aurrera Apalen paretetan zintzilikatuta ikusi ditzakegu bere lanetako batzuk. “Archiset”, “archicine, “archizoon” eta “archiportrait” kolekziotako aleak dira.
Gure Zinemaldi propioari omenaldia eginez, gehienak “archiset” eta “archicine”-koak dira. Adibide hauek arkitektura eta zinemaren arteko uztarketa bikaina dira. “Archiset”-en panpinen etxeak balira bezala ebaketen bidez antzeztokien barne diseinua ikusi daiteke, bertan antzezleak beraien saltsan irudikatu ditzakegu. “Archicine”-n filmak grabatu diren lekuak dira benetako protagonistak, lamina bakoitza bihurtuz filmaren ustezko kartelean.
“Archizoom”-en eraikin esanguratsuak marrazten ditu antigoaleko zinemako karteletan bilakatuz, eta “archiportrait”-en arkitektoak irudikatzen ditu beraien eraikin edo diseinuekin gorputzeko atalak eginez.
Federico Babina, zinema eta arkitekturaren zale porrokatua.
Woody Allen
Gertatu ohi da gauza soilak gustatu izatea, besterik gabe zirrara piztea.
Horixe bera da Woody Allen-en filmen dekoratuekin gertatzen dena, filma amaitzean beti bizi nahi duzu pertsonaiaren baten etxean.