Alfredo Häberli

Alfredo Häberli

Alfredo_Haberli

 

Argentinan jaioa eta Suizan hezitua, diseinu industrialean graduatu zen eta bere ibilbide profesionalean Bd, Edra, Driade, Luceplan, Vitra, Zanotta edo Kvadrat bezalako enpresentzat lan egin du.

 

Zenbait erakusketa monografikoak bere lanari eskeiniak eta zenbait diseinu sari, bere lanaren kalitatea eta kontuan izan behar zaiola adierazten dute.

 

Guretzako bereziki ezaguna egin zen Donostiako erdiguneko Camper denda diseinatu zuenean, neurri murritzekoa izan arren hiriko diseinurik indartsuenetakoa baita.

 

Gaur Zurich-en egindako lan bat erakutsi nahi dugu: 25 ordu Hotela. Hotel honek 126 gela ditu, jatetxe bat, jaientzako kitchen club-a, sukaldaritza kurtsoak eta spa terraza bat. Zuricheko puri-puri  dagoen gune batean kokatuta dago Hotela eta diseinu erreferente bat bihurtu da materialen uztarketagatik, koloreengatik eta Haberli berak diseinatutako altzariengatik. Giro laxokoak eta kolorez beteak, gela bakoitzean kolore tono bat gailentzen da, lurzoru, gortinak eta beste elementu dekoratiboekin bat egiten duena.

 

Alfredo Haberli, bere ekipoarekin batera “Hiriaren irrifarra” bataiatu zuten Hotela, baikortasun eta pozkiazko mezu bat hotelaren txoko bakoitzean txertatzen jakin izan dutena.

 

MIX_AH