Otsailaren 24ra arte Charlotte Perriand arkitektoari buruzko erakusketa bat bisitatu daiteke Parisko Louis Vuitton Fundazioan.
Charlotte Perriand (1903-1999) emakume askea izan zen, modernitatearen aitzindaria, XX. Mendeko diseinuaren mundura argia ekarri zuen pertsonetako bat. Bizitzeko modu berri bat, bizitzeko arte bat definitzen lagundu zuen.
Zendu zenetik 20 urte bete direla eta, Fundazioak arkitekto eta sortzaile bikain hura omendu nahi izan du; horretarako, artea, arkitektura eta diseinuaren arteko konexioak lantzen dituen erakusketa bat antolatu dute.
Erakusketa honetan bere lana ezagutarazi nahi da. Izan ere, bere lanaren bidez emakumearen eta naturak gure gizarteak daukan lekuaren inguruko eztabaidak ireki ziren.
Erakusketa honek modernitatean murgiltzeko aukera emango dio bisitariari, eta hautatutako lanen berreraikuntza fidelen bidez, artearen sintesi bat ikusaraziko da. Artea erakusketa honen zati garrantzitsua da. Gizartean duen egitekoari buruz pentsarazten digu: Atsegina lortzeko bidea izan daiteke, baita gizartea eraldatzeko tresna ere.
(erakusketaren inguruko liburuxkatik itzulia)
Kulturen elkarrizketa. (Japonia)
Japoniako gobernuaren gonbidapena jaso du, arte industrialaren arloan kontseilari izateko.
Han deskubrituko du tatamietan, mahairik, aulkirik eta oherik gabe bizi den jendearen eguneroko bizimodua. Bertako kulturaz, errituez eta formez maiteminduko da. Ikastetxe eta produkzio zentroetan hitzaldiak emango ditu.
1941ean, Tokion eta Osakan, bere ikerketa eta proposamenen inguruko sintesi bat egingo du, erakusketa baten bidez: “Japoniako etxebizitzaren ekipamenduan egindako ekarpenak. Hautaketa, tradizioa, sorkuntza”. Bertako ekoizle eta artisauen laguntzaz, bere diseinuen egokitzapena aurkeztu zuen (batez bere, altzariak). Bertako materialen ezaugarri teknikoak baliatu zituen.
Natura. Les Arcs 1967-1989
“Mendia biziki maite dut. Maite dut, beharrezko dudalako. Beti izan da nire oreka psikiko eta moralaren barometroa”
Savoiakoa da jatorriz. 1925etik alpinismoa eta eskia praktikatu zituen. 30eko bere proiektuetako asko pasio honetatik sortu ziren.
1960tik aurrera, turismoari buruzko hausnarketetan parte hartu zuen eta Savoiako Les Arcs kirol estazioa eraikitzeko arkitektura lana sortu eta diseinatzeko eskatu zioten, 30.000 ohe sartzeko edukiera zuen proiektua.