Pintura Erakusketa: Ager Iñarra Arrastua

- 5/06/2015 - Erakusketak, Ez galdu hau

Inaugurazioa.  Ekainak 12an 19:00tan Ostirala

Microsoft Word - Documento1

 

“…Zirrara uneak topatzen ditut pintatzen ari naizenean. Taula batean hasi eta nora iritsiko naizen
ez dakit, baina ibilian zerbait aurkituko dudala bai.

Pintura lodiak, ezabatzen ez diren arrastoak eginez erabiltzen ditut eta pintura urtsuak geruzaz
geruza, baita bestelako elementuak ere, marrak, puntuak, zirkuluak, argi izpiak, argi ilunak…
Zerrautsak, hondarrak, harriak, haziak eta halakoak pinturarekin nahasiz edo bertan itsatsiz
aritzen naiz eta eskuak, espatulak, esponjak eta lorratzak uzten dituzten edonolako objektuak dira
nire lanabesak. Egikera honekin, pintatzea bera plazer bihurtzen da, jolas askea, material, forma
eta koloreen zurrunbiloan mugarik gabeko anabasa.

Ibilbidea intentsua izaten da eta askotan noraezean ere ibiltzen naiz, sasitzarretan galduta.
Horrelakoetan norabidez aldatu eta bide berriari ekiten diot argitasunaren bila. Aurretik egindakoa
ez da guztiz ezabatzen.

Poliki poliki, Koadroak bizitza propioa hartzen du. Materialen gainean isuriz eta nahasiz
erabilitako urak naturaren formak eragiten ditu, bizitza sortzen du, koadroak bere bidea eginez.
Amaieran, beti ez bada ere, ereindakoak uzta ematen du.

Gogoetarako momentuak tartekatuz, Koadroak berak iradokitzen dit nora jo. Koadroetan
naturaren formak eta erreferentziak ikusten ditut. Sustrai eta adar formako isuriekin eta orban
borobilekin, paisaiak, basoa, eguratsa eta ortzimuga maiz agertzen dira, baita, haurrek marrazten
dituzten mendia, itsasoa, zerua eta eguzkia ere.

Erakusketa honekin, naturaren eta bizitzaren begirada bat eskaintzen dizuet, barrutik
ateratakoa….”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude



Instagram FacebookPinterest
info@apal.eus · 943 320 400 · Ametzagaña 7, 20012 Donostia [Mapa]